slide slide slide slide slide

Julia Bohn

“Vitoria-Gasteizko Triathloiak izen handia dauka Alemanian, parte hartu beharreko proba da”

Julia Bohn alemaniarra, 'Triatlón Madrid Km 0'  distantzia luzeko probaren lehen edizioaren irabazlea eta duela hilabete gutxi Japoniako distantzia luzeko strongmanean bigarren postua eskuratutakoa, Vitoria-Gasteizko Triathloian estreinatuko da aurten. Bohnek 22 urterekin egin zuen lehen maratoia eta ordutik emaitza itzelak lortu ditu parte hartu izan duen muturreko erresistentziako kirol proba guztietan.

GAUR GUREAN ... JULIA


Zer aurreikuspen dituzu Vitoria-Gasteizko Triathloiarekiko? Zer aurkitzea espero duzu?
Ziur nago antolakuntza ona izango dela eta ingurune naturala ederra... Eta niri dagokidanean uste dut aurtengo uztailean oso egoera onean egongo naizela eta lasterketan nire onena emango dudala. Vitoria-Gasteizko Triathloia denboraldi honetan egingo ditudan distantzia luzeko lau probatako bat da. Japoniako distantzia luzeko strongmanean bigarren postua eskuratu dut eta Gasteizen erakutsi nahi dut oso sasoi onean nagoela. Lasterketaren eguna heltzeko deseatzen nago!

Zer da Vitoria-Gasteizko Triathloitik gehien erakartzen zaituena?
​Nire lehenengo aldia izango da, baina proba honek hemen, Alemanian, izen handia dauka. Kondaira baten antzekoa da, klasiko bat, egin beharreko triatloia. Espainia gustuko dut, bertako jendea, ohiturak, janaria... eta askotan izan naiz Espainiako txapelketetan. Badakit gustatuko zaidala!


Babesle nagusiak:

Erakunde Babesle:

Babesleak:

Partehartzaile ofizialak:
Renault Arabauto El Corte Inglés
Powerade Kutxabank
Lankide Infisport
DARE2TRI Escor
Interflora Kirol Araba
Subdelegación del Gobierno en Álava

Media Partners:

Erakunde laguntzaileak:
Fundacion Estadio Maldan Gora
3nutritionpro ARABATRI
Club Deportivo Arabarrak Club Nautico Vitoria
Vibike Asamma
Talur Bullet Bike
Federación Vasca de Triatlón - Euskadiko Triatloi Federazioa Club Natación Judizmendi
Policia Nacional