slide slide slide slide slide

Kathrin Walther

“Fisikoki prest egotea espero dut, eta noski, irabaztea gustatuko litzaidake”

Aurreko urtean bigarren postua lortu zuen eta Challenge Almere-Amsterdameko irabazle den Kathrin Whalter aurtengo VitoriaGasteiz Triatloia irabazteko prest dator.

 

GAUR GUREAN ... KATHRIN


Aurreko urteetako zein oroitzapen gordetzen dituzu?

Triatloiko oroiotzapen oso onak gordetzen ditut. Aurreko urtean, half distantzian
parte hartu nuen eta bigarren geratu nintzen. Pertsonalki, esfortzu handia izan zen niretzat, baina era berean oso esperientzia ona. Ikaragarria da, paisai oso polita du eta hiri barneko maratoia oso interesgarria da eta ikusleak… zer esan ikusleei buruz, bakarrak dira.
Lasterketa guztian zehar animatzen zaituzte eta Gasteizen zure lehen aldia baldin bada… hobe duzu belarrietarako tapoiak ekarri! Hiri guztia lasterketa honen atzean dagoela iruditzen zaizu.

Zer espero duzu aurten?


Aurten, aurreko urtean bezalaxe half distantzian parte hartzen du eta emaitza
berbera lortzea espero dut, ezberdintasun batekin: pertsonalki lasterketa errazago egitea. Lasterketa zaila izango da, lasterketa hau amaitu eta bi astera European Long Distance Championships baitaukat Polonian. Fisikoki prest egotea espero dut, eta noski, irabaztea gustatuko litzaidake.

Zerk erakartzen zaitu Triatloitik? Zer duzu gustukoen?

Hospitalitatea, zerbitzua eta antolatzaileen profesionaltasunagatik itzultzen naiz
batik bat. Kirolari profesionalak oso ondo zaintzen dituzte eta oporretan zaudelaren itxura ere hartzen du! Beste lasterketa batzuek oso estresagarriak izaten dira, baina hau oso ondo antolatuta egoten da beti. Hortaz gain, hiri historikoa, giroa eta Triatloiko ikusle zoroak! Aurreko urteetako esperientzia ona ikusita, aurten nire mutil lagunarekin hurbilduko naiz eta ziur nago oso gustura pasako dugula.
 

 

 

 

Babesle nagusiak:

Erakunde Babesle:

Babesleak:

Partehartzaile ofizialak:
Renault Arabauto El Corte Inglés
Powerade Kutxabank
Lankide Infisport
DARE2TRI Escor
Interflora Kirol Araba
Subdelegación del Gobierno en Álava

Media Partners:

Erakunde laguntzaileak:
Fundacion Estadio Maldan Gora
3nutritionpro ARABATRI
Club Deportivo Arabarrak Club Nautico Vitoria
Vibike Asamma
Talur Bullet Bike
Federación Vasca de Triatlón - Euskadiko Triatloi Federazioa Club Natación Judizmendi
Policia Nacional